- ESP -  - ENG -
     

Dokumentoak eta argitalpenak

Orekik, proiektu kulturalarekin eta Fundazioko ekimenen estaldura teorikoaren sustapenarekin bat datozen argitalpenak eskaintzen ditu.

Oreki Fundazioaren triptikoa

Egilea: Oreki Fundazioa

Oreki Fundazioa, hezkuntza, kultura, osasun eta kirol alorreko profesionalek 2001 urtean sortutako lan talde bat da. Helburu nagusia, gazteen formakuntza integrala bideratzeko programen garapena dagokien erakunde publiko zein pribatuekin kolaboratzea da. Bere proiektuak, pertsonaren garapen fisiko, mental zein sozialari daude bideratuak, kulturan, hezkuntzan, eta ohitura osasuntsuetan eraginez. Beraz, pertsona bere osotasunean da gure ikuspegiaren (bisio) eta misioaren ardatz.

Informazio gehiago ...



Jonen proiektua

Egilea: Noticias de Gipuzkoa

Orbeako eta Euskalteleko zuzendari ohia den Jon Odriozola Oreki fundazioarekin bat eginik ari da lanean. Egungo txirrindularitza aldatzea du helburu, egitura profesional berria oinarritik sortuaz, eta honela Kontinente mailan arituko den Gipuzkoako talde bat sortzea espero du.

Informazio gehiago ...



La democracia a debate. Democracia y participación

Demokraziari buruzko bi azterketa kritiko eskaintzen dira liburu honetan.

Egilea: F.Garmendia, J.Setién Alberro

Pako Garmendiaren eskutik, gure gizartean bizi dugun ezbai larria agertzen digu: «demokazia» izen bat berarekin eskaintzen zaigun edukirik kontrajarrienak, hain zuzen, elkarbizitza «demokratikoari» buruz. Hortik abiatuta, gaur egun demokratikoak jotzen ditugun iharduerei buruzko galdera kritikoak planteatzen dira: notzuk diren demokraziaren egileak, zertan datza bere edukia eta nola burutzen den.

Argibiderako da, hain zuzen, On Jose Maria Setien jaunaren eskutik datorkigun idazlana, liburu honen enborra osatzen duena: «Democracia ´representativa´, participación social y democracia ´participativa´». Bere ekarri sakonean, gaur egun hitz horien estalpean gordetzen direnak ekartzen dizkigu argitara, ikusgune etikotik aztertu eta eztabaidatzeko. Elkarbizitzaren eta politikaren arauak gizabidean sustraituz heltzen dio demokraziari buruz gaur nagusi den hainbat eztabaidari. Garbi damakigu aditzera, izenen gainetik, edukian dagoela mamia.

Informazio gehiago ...



Un vasco en Oxford. A Basque in Oxford

Historia, Memoriak eta Kontakizunak

Egilea: Xabier Ezeizabarrena

Edozein ostiraletan «Isis» ibaiaren ertzean gertatu ohi den bezala, liburu honek ikuspegi ireki baten bitartez, hiria eta beren ohiturak; unibertsitatea eta bere historia; hilabete haietan bizi izan nituen bizipenak eta estrategikoki kokatuan dagoen eta imitaezina den hiri honen berezitasunak azaltzea du helburu.

Informazio gehiago ...



Kiroletik. Beste Argitalpenak

Aldizkarietako artikuluak

Egilea: J. González Aramendi

Era egokian gauzatu ezkero, kirolak betebehar garrantzitsua betetzen du gazteen eta helduen osasun fisiko, mental eta sozialean; ezinbesteko elementu bat da sozializazio eta integraziorako, baita ezagutzen sustapenerako, hezkuntzarako eta komunitateen elkartasunerako.

Informazio gehiago ...



Debate sobre economía

Krisi iragarria

Egilea: Patxi Etxeberria, Jon Bearra ..

Testu aukeraketa honetan ikuspuntu desberdinak aurki daitezke, hala ere galdera amankomun baten ondorio dira; nola hobe ditzakegu bizi garen baldintza lokal eta globaletan gure oraingo eta ondorengo belaunaldien behar ekonomikoak? Guzti hauek 2007ko apirila eta 2008ko ekaina bitartean idatziak daude. Deigarria gerta dakiguke gaur egungo egoeraren ebazpenerako erabakigarriak izan diren galderen aurreratzea.

Informazio gehiago ...



Hablando con Xabier Zubiri III.

Gizartea - Historia - Zientzia

Egilea: José Antonio Artamendi Muguerza

Nortasun nazionalaren arazoa hausnartzea beharrezkoa da zentzugabekeriak eta gizabanakoarenak ez diren jokabideak saihesteko.

Saiakera honetan, Zubirik oso gogoko zituen oinarrizko kontzeptuak errotu ditugu , hau da edukia eta bera “beregandik ”, baina berea den “ gizakiari buruz ” lanean darabilzkien gizabanakoaren nortasunari buruzko norabideetan oinarritu gara batez ere.

Informazio gehiago ...



Sasoian eta lan bila

Langabeziari nola aurre egin.

Egilea: J. Bilbao Larrabeiti, J. González Aramendi, I. Martínez Ojinaga

Eskuliburu honetan, lan bila dabilen langabearen egoera aztertzen da, bere osasunetik hasi eta egoera psikologikoraino hartuz.

Informazio gehiago ...



Jarduera fisikoa, kirola eta bizitza

Ariketa fisikoaren eta kirolaren onurak, kalteak eta zentzua

Egilea: J. González Aramendi

Eskuliburu oso honek, jarduera fisikoaren ikuspegi tekniko-medikua ematen du kirol guztietan, bai jolas kirolean bai lehiaketetan ere. Era berean, jarduera fisikoa eguneroko bizitzako osagai gisa aztertzen du. Erreza irakurtzeko.

Informazio gehiago ...



Urte politikoari begira

Berria egunkarian eta Argia astekarian idatzitako artikuluen bilduma

Egilea: Xabier Barandiaran Irastorza

Irakurleak eskuartean duen liburu hontan Xabier Barandiaranek, astez aste, BERRIA egunkarian Zorroztarri sailean eta, azken urtean, ARGIA astekarian idatzitako artikuluak biltzen dira. BERRIAko idatzietan izaera ezberdineko textu eta artikuluak topatu daitezke; idazterako garaian egutegi politikoan garrantzia hartu izan duten gaietan erreparatu du egileak.

Informazio gehiago ...



Hablando con Xavier Zubiri II

Bizikidetza arazoari buruz. «Gizakia oinarri dugularik»

Egilea: José Antonio Artamendi Muguerza

Pentsa dezagun nola eraiki dezakegun besteen heriotza ez dakarren bizikidetza bat. Azter dezagun une honetan aribidean dagoen baliabide mentala,gaur egun, urri eta eskas azaltzen da. Jo dezagun komunikabideetara desadostasuna isilarazi nahi duten mundu osoan dauden gerrak, hilketak eta liskarrak daudela egiaztatzeko. Bizikidetza eta bizikidetza motei buruz hitz egingo digu Zubirik «Sobre el Hombre» bere liburuan.

Informazio gehiago ...



Hablando con Xavier Zubiri I

«Izatasunaren oinarritik» nortasun nazionalari buruz

Egilea: José Antonio Artamendi Muguerza

Liburu hau giza nortasunean oinarritzen da, gaia ikuspegi antropologiko filosofiko baten bitartez landuaz. Eibarko Jose Antonio Artamendi filosofoak, Donostiako Xavier Zubiri filosofikoarekin elkarrizketan, benetan gu geu garena aurkitzeko modua birplanteatzen du, bilaketa argitzen duten kategoriak oso egoki ezarriaz.

Informazio gehiago ...



Pueblo vasco y soberanía

Hurrerapen historikoa eta hausnarketa etikoa

Egilea: F.Garmendia, J.Setién Alberro

Bi lan hartzen ditu: batak, Franzisco Garmendiarenak, ikuspegi historikotik aztertzen du gaia; bestea entitate handiagokoa da, Jose Maria Setien jaunak egina, eta gai honen inguruko gogoeta etiko zabal eta sakona eskaintzen du. Bi lanen edukiko atal batzuk behintzat, azken urtean egin diren hitzaldi eta mintegietan aurkeztu izan dira. Elkarrekin argitaratzearen arrazoia, interes handiko arazo hau kritikoki argitzen laguntzea izan da.

Informazio gehiago ...



Base éticas para la paz

Pacem in Terris entziklikari buruzko egungo gogoetak

Egilea: J.Setién Alberro

Gaur egun Euskal Herrian eta munduan Pacem in Terris Entziklikari buruzko hausnarketarako topaketak. Jada 40 urte pasa dira Juan XXIII. Aita Santuak Pacem in Terris Entziklika kaleratu zuenetik. Oraindik gogoan mantentzen da bakearentzako suposatu zuen ekarpena, bai nazio mailan eta baita nazioarte mailan. Mezu hark ukaezina den gaurkotasuna mantentzen duenaren uste sendoak dirau.

Informazio gehiago ...



Kirolak bilduma

Mendizaletasuna, kirola, lehia eta aisiari lotutako jarduera ezberdinei buruzko bilduma.

Egilea: Oreki Fundazioa (autores varios)

Bildumak ariketa fisikoa egitea eskatzen duten jarduera guztien ikuspegi osoa eskaintzen du, jarduera horiek kirol gisa hartuak diren alde batera utzita. Horrenbestez, jolas eta aisialdiko jarduerak ere sartzen dira, mahai-jokoak barne.

Informazio gehiago ...



Kode etikoak

Kode etikoen proposamena kirolarientzat, gurasoentzat, entrenatzaileentzat eta Oreki Fundazioko medikuentzat.

Egilea: Oreki Fundazioa

Oreki fundazioa sortu zenetik, kirolaren eta giza potentzialaren alderdi etikoak indartzeko lanean dihardu, kirolaren lehen onura hau dela jabetuz, kirola pertsonen formaziorako elementu bat izan dadin hauek ezinbestekoak direla kontutan hartuz. Printzipio moralak, jokabide etikoak eta kirol arauak ezeztatuak geratzen dira kiroltasun kontzeptuaren barnean.

Informazio gehiago ...



Ikastetxeko Oinarrizko Biblioteka-ren Katalogoa

Egilea: ETOR-OSTOA

Ikastetxetara zuzenduriko «Oinarrizko Biblioteka» hau, Euskal Herria ezagutzeko oinarrizko gaiak jorratzen ditu, sortzi liburuz osaturiko bilduma da, eta oso ongi ornitua dago testua eta ilustrazioari dagokionez.

Informazio gehiago ...



Baserriko Oinarrizko Biblioteka-ren Katalogoa

Egilea: ETOR-OSTOA

Biblioteka hau liburutegi handi-txiki bat da, Euskal Herria ezagutzeko oinarrizko gaiak jasotzen dituena. Txikia diogu, 4 liburuki besterik ez dituelako, baina handia da, gaien garrantziari eta joritasunari nahiz ilustrazioaren aberastasunari erreparatuz gero.

Informazio gehiago ...



Nekazalturismoko Euskal Oinarrizko Biblioteka-ren Katalogoa

Egilea: ETOR-OSTOA

Oreki fundazioak ETOR-OSTOA argitaratze fondo desberdinen artean «Oinarrizko Bibliotekak» aukeratu ditu espreski, orain aurkezten dugun honako hau nekazalturismoen liburutegietarako da.

Bilduma berri bat da hau, non Euskal Herriko bizia eta Herriaren kultura islatzen dituen. Liburukiek testua eta ilustrazioa konbinatzen duten izaera monografikoa dute. Testuak gai bakoitzean adituak diren egileek idatzi dituzte. Irudiztapenak goi mailako kalitatezko grabatu, argazki eta grafikoz osatuta daude.

Informazio gehiago ...



"Gure erri-joku nagusiak" Ikusmira-n.

Egilea: José Luis Iriarte

“Gure –erri joku nagusiak” euskal jokoen sustraia apustua azaltzen digu.

Informazio gehiago ...




 

OREKI FUNDAZIOA - CADDIE ENPARANTZA 1-BEHEA CP 20160 LASARTE-ORIA (GIPUZKOA) (TFNO)943371518 (FAX)943372003